2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Alaitz Artola. Argazkia






Argazki hau asko gustatzen zait. Beunden atera genuen. Ez dut oroitzen zein joan ginen baina amona joan zela gogoratzen dut, Segurako nire amona. Argazki hau ikusten dudanean bera etortzen zait burura eta berarekin pasa nituen momentu politak gogoratzen ditut.  Argazkian oso alai nago, horregatik ere asko  gustatzen zait. Txikitan oso bihurria nintzen eta beti ibiltzen nintzen barrezka  eta jolasean, geldik egon ezin zuen horietakoa  bainintzen. Nire txikitako ia argazki guztietan nago barrezka, izan ere, ez nintzen batere lotsatia eta beti egiten nion argazki kamerari barre.

Egilea: Alaitz Artola Ormazabal

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina