2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Josu Loidi. Argazkia









 

 


Hortxe nago ni panpinen karritoan eserita, eta bitartean nire arreba atzetik bultzatzen. Ni txiki-txikitatik izan naiz pixka bat bihurria, beti gustatu izan zaizkit joko xelebre hauek. Argazkian ikusten da biok poz-pozik gaudela. Nire arrebak beti esaten zidan “Nahi al duzu karritoan ibili?” eta nik beti baiezkoa erantzuten nion. Bere panpinetako bat banintz bezala erabiltzen ninduen etxe guztian zehar. Baina azkenean hainbeste gustatzen zitzaidan joko hori amaitutzat eman behar izan nuen egun batean lasai-lasai jolasean ari ginela karritoak klakateko bat egin eta hautsi egin zelako, ni hantxe geratu nintzen lurrean harrituta eta zer egin ez nekiela.

                                                                                 Josu Loidi Gorostidi 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina