ASTOA ETA TXAKURRA
Baserri ez oso handi baina polit batean, jabeak txakur alper, maltzur eta alu xamar bat zeukan Laika izena zuena berarekin entretenitzeko. Baserri hartan asto bat ere bizi zen, honek Federiko izena zuen, langilea, leiala eta jatorra zen. Txakurra hari begira egoten zen barrezka lanean ibiltzen zelako denbora guztian, eta batez ere udaran. Udaran lan gehiago izaten zelako, moztutako belarra ukuilura eraman neguan janaria edukitzeko, basoan moztutako egurra baserrira eraman neguan sua egiteko eta horrela, lan mordoa.
Goiz batean, txakurra arro-arro astoaren ukuilura joan zen. Ukuilua ez zen oso handia, bertan beste bi animalia zeuden Pablo zaldia eta Gaxper katua. Txakurra azaldutakoan hirurak harritu egin ziren, eta txakurra honela hasi zitzaion:
-Asto ero ziztrina!! Joan zaitez lanera, hemen lasai ibiltzea zaldiarekin eta katuarekin nire lana da eta!!! Jajaja!!!
-Isildu hadi txakur burugabea, nik hemen probetxuzko lan bat egiten diat nahiz eta asko nekatu. Horregatik, jabeak gehiago maite nau eta janari asko ematen dit.-erantzun zion astoak.
-Bai zera!!! Horregatik jotzen zaitu eten gabe makilarekin oso poliki zoazenean, gainera, niri lanik egin gabe ematen dit janari asko. Jajaja!!!
Federiko astoa hori entzundakoan tristatu egin zen, malkoak erori zitzaizkion, eta lanera joan zen. Lanean zebilen bitartean txakurra iraintzen aritu zen.
-Azkarrago asto madarikatua!!! Jajaja!!! Hori golpea!!! Esan diat azkarrago ibiltzeko!!! Lurrera doazela bizkar gainean dituzun zakuak!!! Danba!!! Erori direla. Jajaja!!! Hori golpeak zakuak lurrera erortzeagatik. Jajaja!!! Asto baldarra haiz. Jajaja!!!
Horrelaxe ibili zen egun guztian.
Biharamunean, txakurra berriz ere ukuilura joan zen eta sorpresa ederra hartu zuen Pablo zaldiak eman zion gutuna irakurtzean tristatu eta dena egin zen.
“Txakur laguna:
Gutun hau idazten dizut zuk ez zenidalako bakean uzten eta lan mordoa egiten nuelako, baserritik alde egin dudala esateko. Nahiz eta janari asko eduki, nazkatuta nengoen.
Hau dena kontuan hartuta eduki gogoan ikaskizun hau:
“Hobe da lasai bizi, (inork ez molestatu) eta janari gutxiago edukitzea, norbaitek edo zerbaitek molestatzea eta janari asko edukitzea baino.”
Agur laguna.”
Josu Loidi Gorostidi
0,01 GB (% 0) / 15 GB erabili dituzu
©2014 Google - Baldintzak eta pribatutasuna
Kontuko azken jarduera: Duela 4 ordu.
Xehetasunak |
2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena
JOSU LOIDI: ASTOA ETA TXAKURRA
2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena
ALAITZ ARTOLA: Zikoina, txantxangorria eta birigarroa
ZIKOINA,
TXANTXANGORRIA ETA BIRIGARROA
Apirileko
egun lasai batez, zikoina, bere urteroko txokora iritsi zen. Zikoina,
igo zen kanpandorre gainean zeukan habiara eta lasai etzan zen
paisaiari begira, egindako ibilbide luzearen ondoren, nekaturik
baitzegoen. Ortzi-mugako mendiei begira zegoela, oharkabean,
kanpandorre ondoko zuhaitz zaharreko zirrikitu batean txantxangorri
bat pausatu zen, bere habia prestatzeko asmoz. Txantxangorri lirain
hura, dotorea zen benetan, bere papar gorri eta guzti. Oso saiatua
zen, gainera. Ikusi egin behar zen zer nolako trebeziaz eraiki zuen
bere habia, azkar gainera!
Txantxangorri
hura inoiz ikusi ez zuenez habia prestatzen, hala esan zion:
-Aizu, txantxangorri! Zure lehenengo
aldia izango da habia prestatzen duzuna, ezta?
-Bai,
hala da. Leku egokia aurkitzen saiatu naiz eta hau asko gustatu zait.
Toki apala eta atsegina da.
-Bai,
arrazoi duzu, baina kontuz ibili behar duzu kukuarekin, urtero
gerturatzen da inguru hauetara eta!
-Eta?
Zergatik izan behar diot beldurra kukuari?
-Kukua
oso alperra da, eta bizkorra! Tentuz ibiltzen ez den edonoren habian
jartzen ditu bere arrautzak eta han daudenak lurrera bota! Batere
lanik egin gabe eta “ku-ku,ku-ku” hara eta hona ibili ondoren
bere kumeak aurrera ateratzen dira txori koitaduari esker.
-A, bai?
Saiatuko naiz horrelakorik gerta ez dakidan! Bai horixe! Eta eskerrik
asko zure aholkuarengatik!
Berriketaldi
hura amaitu eta laster non agertu zen, birigarro pinpirin eta saltari
bat mokoan adartxo bat zuela! Hark ere asmo berdinak zituen, nonbait!
Haritz eder bateko okil-zulo abandonatu batean egitea erabaki zuen
bere kumeen etxetxoa izango zena.
Konturatu
bezain laster, txantxangorria etorri zitzaion berria ematera:
-Aizu,
kontuz ibili behar dugu! Zikoinak esan didanez, urtero etortzen omen
da kuku zahar eta maltzur bat gure kontura kumeak aurrera atera
nahirik. Ibil zaitez tentuz, ondo zaindu beharko ditugu geure habiak
hemendik aurrera!
Birigarroak,
gaztea ez ezik, txoriburu samarra zenez, ez zion garrantzirik eman
txantxangorriak esandakoari eta honela erantzun zion:
-Kuku
zahar hori agertzen bada, nire atzaparrekin bidaliko dut! Jajajaja!
Errun
zituzten arrautzak, eta txantxangorria gogoz ari zen saiatzen dena
ondo atera zedin, begirik kendu gabe bere habiari. Mokadutxoa egiteko
habia uzten zuenean ere, ez zen urrunegi joaten badaezpada.
Birigarroa, aldiz, lasai ibiltzen zen hara eta hona, burugabe!
Astebete
igarotzerako, etorri zen kuku zaharra. Hasieran, urruti samar
entzuten ziren kukuaren kantu hotsak, baina geroz eta ozenago eta
garbiago entzuten hasi ziren.
Egun
batean, txantxangorriak inguru haietan sumatu zuen kukua. Ez zuen
oharkabean harrapatu txantxangorria, baina bai birigarroa, heldu
zenean habiatik kanpo baitzen. Kukuak ez zuen denborarik galdu eta
birigarroaren arrautza bat habiatik atera ondoren berea jarri zuen
bertan. Hegan alde egin zuen birigarroa etortzerako.
Birigarroa
etorri zenean, txantxangorriak gertatutakoa kontatu zion, baina
birigarro axolagabeak ez zion oraingoan ere kasurik egin eta berean
jarraitu zuen.
-Zergatik
esaten didazu hau, nire arrautzak zureak baina handiagoak eta
ederragoak direlako? Jajajaja! Inbidia didazu, ezta?
Denbora
gehiegi ematen zuen bere buruari begira eta bere gutiziak betetzen.
Bere
denbora egin eta arrautzak pitzatzen hasi ziren. Hiru
txantxangorri-kume jaio ziren kabi batean. Bestean, bi birigarro.
Ondorengo egunean, falta zen arrautza kraskatu eta kuku-kume bat jaio
zen. Besteak baino handiagoa zen, noski, eta bi birigarro txikiak
habiatik bota zituen berehala.
Birigarro
ama etorri zenean, kume bakarrarekin egin zuen topo, kukuarekin.
Baina berea zelakoan jana eman eta eman aritu zitzaion, hau ere galdu
nahi ez zuelako, besteei zer gertatu ote zitzaien pentsatuz,
harriturik eta triste.
Hurrengo
egunean berriro ere txantxangorriarekin hitz egin zuen eta honek,
guzti guztia argitu zion. Zikoinak guztia baieztatu zion burua gora
eta behera mugituz. Horrela konturatu zen gertatutakoaz eta bere
jokaeraren ondorioez.
-Arrazoia
zenuen, lagun! Ez nizun kasurik egin, baina zin degizut hemendik
aurrera arduratsuagoa eta langileagoa izango naizela. Hurrenarte!
Ondo segi!
Eta
zikoinak eta txantxangorriak birigarroa agurtu eta hegan nola alde
egin zuen ikusi zuten.
“Izan
arduratsu betebeharrekiko eta kasu egin lagun onen aholkuei”
Egilea:
Alaitz Artola Ormazabal
1.B
2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea
GORKA BELOKI: oiloa eta azeria
Behin batean
baziren oiloa eta azeria, oiloa potoloa
handia eta arrautzarik handienak egiten zituena zen , baina jana ikusten
zuenean arrautzak utzi eta jatera joaten zen, eta horrelakoak ziren oilo
guztiak. Oilarra dotorea beltza eta luma
batzuk zuriak zituena zen. Azeria berriz neska zen eta makilatu egiten zen
egunero,azeria, oso zitala zen eta bakarrik bizitzen zen. Azeria bakarrik bizi zen baina hala ere pozik
korrika apaintzen, ile apaindegikoa izango balitz bezala bere burua apaintzen
zuen. Azeriak Josefina izena zuen eta oilo guztiak Joxepa izena zuten.
Egun batean, azeria
gosez zegoen, eta jan bila baserri batera joan zen. Baserrian oiloak
zeuden eta jateko prest zegoen, azeriak oilo bat jan zuen baina beste oiloa
jandakoan, oilo guztiak azeriaren kontra jarri ziren.Oilo bat egin zuen lagun,azeriak
eta plan bat zuen oiloak jateko, txoko
batera heraman eta jan egin zuen, eta ezkutuan jan zituen besteak ere, baina
oilarra atera zen bizirik. Iluntzean oilarra beste oilarren bila joan zen
azeria hiltzeko, eta lortu zuen oilarrak bilatzea.
Eta azeriarengana
joan eta:
-Zergatik jan
dituzu nire oiloak?-esan zuen oilarrak.
-Goseak
nengoelako!-esan zuen azeriak.
Basoan hil nahi
zuten azeria baina oso gogorra zen eta orduan itxura egin zuen azeriak. Azeria
gorria zen eta odola zelakoan alde egin zuen oilar beltzak. Oilar beltzak esan
zuen:
-Oso lan ona egin
dugu oilarrak!
-Eskerrik asko!-esan
zuten beste oilarrak.
Azeria enteratu
zen zitalkeriak egiten zituela eta orduan pozik geratu zen eta bakarrik bizi
zenez ez zegoen gustura, baina hala ere berarentzat ilea eta makilatzea zen hoberena, eta
horrelaxe bizi izan zen hil arte.
Batzuentzat
gaiztoa izatea ez da ona baina ez baduzu lagunik edo eta gaizki portatzen
bazara ez dizu asko inporta.
Egilea:Gorka Beloki Alegia
1B
ALEJANDRO ROBLES: Elefantea eta inurria
ELEFANTEA
ETA INURRIA
Baziren
behin Donostian bizi ziren, elefante gris eta inurri beltz bat.Elefanteak oso
etxe handia eta koloretsua zeukan.Inurriak berriz txikia.Elefantea oso txintxoa zen aldiz inurriari
lapurtzea asko gustatzen zitzaion.Elefantea handia ,potoloa eta bihotz onekoa
zen,eta inurria berriz txikia eta maltzurra.Donostia hiri handia zen eta jendetsua.Etxe altuak
zituen eta hondartzak.Donostiako kale bateko izkin batean bazegoen denda bat
oso handia,koloretsua eta goxoki asko
zituena.Inurriak ikusi eta denda horretara gerturatzen hasi zen.Eta hauxe esan
zion:
-Eman
hiru poltsa eta hogei goxoki mesedez...
Eta
elefanteak gauzak hartu eta hauxe esan zion:
-Tori
5 euro dira.
inurriari
ez zitzaizkion gustatu eta gozokiak bueltatu zizkion.(Elefanteak ez zuen dirua
bueltatzen).Kartel bat bazeukan jarrita.Orduan inurria ondoan zegoen banku
batera joan zen esertzea eta hamar minutu pasa eta gero berriz ere altxa egin
zen.Baina hondartza ondoan zegoen denda eta inurria bainadorea jarri zuen eta
pixka bat gozatzera joan zen hondartzara olatuekin jolastea.Hondartzan bi orduz
egon zen inurria hondartzan eta gero denda alderantz joan zen.
Berriz
ere erosten hasi zen eta beste bost euro gastatu arte beste goxoki batzuk
erosten hasi zen eta dirua eman baino lehenago gauzak hartu eta korrika bizian
hasi zen.Elefantea konturatu zenean bere atzetik korrika hasi zen.Donostia osoa
korrika egin zuten eta azkenean elefanteak bere biziko korrika egin zuen eta
harrapatu zuen eta elefanteak zapaldu egin zuen inurria.
Honek esan nahi du ez duzula
lapurretarik egin behar eta gainera ondo begiratu behar duzula zer dagoen zure ondoan.
Eder
edo itsusi zein begiak ikusi.
Egilea:
Alejandro Robles Ortega
XIKER SEOANE: untxia eta azeria
UNTXIA ETA AZERIA
Udako egun polit batean, untxi tonto xamar bat Txindokira Joan behar zuen
bere lengusuena baina, tonto xamarra zenez kontuz ibili behar zuela zekien inon
ez erortzeko.
Bideari ekin eta dena ondo zebilen, baina orduan plisti-plasta entzun eta untxia behi
kaka busti batean erori eta zikin- zikin eginda zegoen .Bost minutu
ondoren bidea bi zatitan egin zen,
orduan, untxiak ondoan zegoen belazeko ardi beltz eta alai bati galdetu zion:
-Nondik Joan behar da Untxili untxiaren etxera joateko?
-Ezkerrerantz hartu bidea.
Orduan untxiak ardiari kasu egin eta ezkerreko bidetik Joan zen.Geroxeago,berriz
ere bidea zatitu zen eta txerri bati galdetu zion:
-Nongo bidetik Joan behar da Untxili untxiaren etxera joateko?
-Eskubirantz hartu eta hurrengo bide zatiduran eskuinerantz berriz ere.
Orduan untxiak kaso egin eta bidetik Joan zen eskubiko bidetik bi aldiz.Baina
bazihoala txerri lokatzetan sartu zen deskuidatuta eta marroi marroi zegoen,
hainbeste sator itsu baten antza zuela eta nora ezean zibilera. Ondoren azkeneko
bide zatiduran azeri bat zegoen eta galdetu zion:
-Nongo bidetik Joan behar da untxiri untxiaren etxera joateko?
-Ezkerretik.
Baina orduan untxiak azeriaren aurpegia ikusi eta pentsatu zuen: Azeri onek
gezurti itxura du, gehienak ala dute, baina onek askoz ere gehiago, ez diot
kasu egingo.
Untxia eskuineko bidetik joan eta tiro Otsak entzun zituen eta ehiztariak
ikusi ere, orduan batek hankatik eutsi zion eta esan zuen:
-Ori sator ederra harrapatu dudan, zakurrak afari ederra daukaten…
baina azeriak ikusi eta untxiari
lagundu zion.
Untxiak ezusteko handia hartu zuen eta esan zion:
-Barkatu azeri, ustenuen gezurtia zinela eta okerreko bidea esan behar zidazula
gero jateko.
-Igual dio, denek azeriak gezurtitzat artzen gaituzte, baina gehienok ez
gara horrela, itxurak igual dio.
Untxiak eskerrak emanez beraien lengusuen etxera gonbidatu zuen. Eta
untxiaren lengusuak horrela esan zuen:
-Kaixo lengusu azer itxurak dituzun sator xelebre bat ematen duzu... Baina
antxi azeriarekin zatoz eta… au bai dela azeri majoa konfiantzakoa duk,
Txindokiko azeri txintxoena alegia.
Ordutik gero untxiak lezioa ikasi zuen:
Igual dio
itxurak, barrukoak baizik.Itxuraz gaiztoa ematen badu ere bihotzez ona izan al
da otsoak, azeriak ,putreak baita arranoak ere.
Egilea:Xiker
Seoane
SARA AMENABARRO: Txingurria eta kirkila
TXINGURRIA ETA KIRKILA
Behin batean txingurri
bat eta kirkil batek belardi batean topo egin zuten . Txingurriak Bartolo izena
zuen eta kirkilak Koxme . Belardi hura handia eta zabala zen eta animali asko
bizi ziren bertan .
Denbora puska bat
Hizketan egon ondoren , bakoitza bere kabia egiten hasi zen .
Bartolo oso
bizkorra eta langilea zenez eta beti gauz guztiak ondo eginak egotea gustatzen
zitzaionez , lurrazpian egin zuen kabia .
Koxme berriz
alper xamarra zen eta ezertaz kezkatu gabe ,
hosto eta adar txikiz eginiko kabi ahul bat egin zuen , segituan bukatu zuen eta kantari hasi zen ,
hori baizen gehien gustatzen zitzaiona . Bitartean Bartolo jo eta ke lanean ari zen .
Iluntzean Koxme
lotara zihoala bat-batean hontza handi batek , katapun ! Bere kabia bota zuen . Kilkerra
korrika hasi zen eta hontza bere atzetik segika . Halako batean txingurriaren
etxera joatea bururatu zitzaion . Iritsi zenean ziztu batean sartu zen zulotik .
Hontza ere sailatu zen , baina handiegia zenez ezin izan zuen eta alde egin
zuen .
Txingurriak zer
pasa zen galdetu zion kilkerrari eta kilkerrak pasatakoa kontatu zion . -Hori pasatzen duk lan gutxi egiteagatik . -
Esan zion txingurriak .
Alferkerian
ibiltzen dena , gaizki ibiltzen da .
Sara
Amenabarro
EIDER ZUBELDIA: Behia eta amurraina
BEHIA ETA AMUARRAINA
Bazen behin behi handi eta makal bat, egunero bere
barrutian belarra jaten egoten zena, ahin zen makala goizero bere amak etorri behar izaten zuela esnatzera, eta
gainera beti berea egin behar zuen. Barrutia oso handia eta
belarrez estalia egoten zen urtero.
Baina, belaze haren ondoan bazen erreka bat eta han amuarrain bat bizi zen.
Amuarraina oso bizkorra eta leuna, erreka berriz, estua eta ur askorekin. Bi
animali horiek bizi ziren tokia zoragarria zen, mendi eta basoko zuhaitzen
azpian baitzegoen.
Behin arratsalde eguzkitsu
batean, behia belarra jan eta gero, errekara joan zen ura edatera, eta
amuarrain bat ikusi zuen, baina ez zion jaramonik egin amuarrainari.
Hurrengo egunean ere joan
zen, eta han zegoen berriz ere amuarraina, baina oraingoan lagunak egin ziren
-Arratsaldeon!-Esan zion amuarrainak behiari.
-Berdin!-Erantzun zion behiak.
-Zertan zabiltza?
-Ba hementxe hainbeste belar jan ondoren izugarrizko egarria sartu
zait eta ur garden hau edatera etorri naiz.
Behiak horrela arratsaldero
egiten zion kaso amuarrainari.
Baina behin behia pentsatzen jarri zen, ea ur azpian nola hartzen
zuen arnasa, ezinezkoa zela. Beraz behia amuarraiarengana joan zen hitz
egitera, eta honela esan zion:
-Aizu, amuarrain, ezinezkoa da ur azpian arnasa hartzea.
Ondoren amuarrainak honela esan zion:
-Aizu, behi, bakoitzak bere bizimodua du eta bakoitza diferente
bizi da, zu ur azpian hil egingo zinateke, baina nik horrela bizi behar dut,
eta ni kanpoan hil egingo nintzateke baina zuk horrela bizi behar duzu.
Orduan behiak ezetz eta ezetz esan
zion, ezin zela ur azpian bizi, eta orduan haserretu egin
zen eta berearekin segi zuen.
Dena da posible, eta norberak bere bizia du.
EGILEA:EIDER
ZUBELDIA
SARA MENDEZ: Lehoia eta elefantea.
LEHOIA ETA ELEFANTEA
Baziren behin bi animali lehoia eta elefantea oso lagunak
zirenak.Oihanean bizi ziren eta txikitatik elkar ezagutzen zuten.Lehoia oso
arina eta flakoa zen elefantea berriz oso potoloa.Elefanteak pottol izena zuen
eta lehoiak berriz azkar.
Udazken arratsalde batean elefantea etxetik ateratzen ari
zela lehoia ikusi zuen zelai batean ziztu bizian pasatzen untxi baten atzetik
eta galdetu zion:
-Aizu zergatik
zoaz duzu hain azkar?-galdetu zion elefanteak
-Nik txikitatik egiten dut korri azkar oso arina
naizelako.
Elefanteak erantzun hori entzunda etxera joan zen bere
amari galdetzera ea zergatik berak ez zuen korri azkar egiten eta, amak
esan zion bera oso pisutsua zela.Orduan
elefanteak pentsatu zuen gutxiago jatea lehoia bezalako flakoa jartzeko.
Hilabete bat pasa zen eta elefanteak lortu zuen flakatzea
Apirileko egunbatean lehoiarekin elkartu zen oihanean eta
honela esan zion:
-Nahi al duzu nirekin lasterketa egin?-galdetu zion
elefanteak irribarrez.
-Bale-erantzun zion lehoiak.
Lasterketa hasi zen baina hala ere lehoia zen azkarrena.
Elefanteak ez zeukan beste remdiorik .Ezin zuen ezer egin,
haserretu eta oihaneko zelai berdetsuetatik alde egin zuen eta urte bat elkar ikusi
gabe egon ziren.
Urtebete pasa zen eta elefantea oihanera bueltatu
zen.Asko entrenatu zuen eta berriro lehoiari galdetu zion ea lasterketa egin
nahi zuen berarekin eta lehoiak baietz esan zion.Lasterketa hasi zen eta
hasieran lehoia zioan lehenengo baina bukaeran elefanteak aurreratu zuen eta
elefanteak lortu zuen lehoia bezain azkarra izatea.
Honek esan nahi
du ez dela besteotaz inbidiarik eduki behar bakoitza berearekin moldatu behar
duela.
EGILEA:SARA MENDEZ 1B
2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena
UXUE ZURIARRAIN: Belea eta kukua
BELEA ETA KUKUA
Udazkenean, egun haizetsu batez, basoz inguratutako soro
eder batean, han zegoen belea artoa jan eta jan. Belea, ez zen gaiztoa, baina
ez zitzaion batere gustatzen gauzak
beste norbaitekin banatzea. Bera,kanpotik, beltza zen, mokoa eta hankak
berriz, eguzkia bezain horiak zituen, tamainaz nahiko handia zen.
Handik gertu, basoaren ertzean, bazen erreka garbi bat,
bere ondoan lizar bat, bertan kukua
habia egiten ari zen, negua bertan pasatzeko. Habia egiten ari zen bitartean,
kuku kuku, kantatzen zuen. Kukua txintxoa zen, baina ez zuen inoiz momentuan
disfrutatzen, beti geroari begira. Kanpotik, oso txikia zen, elur bola bat
bezala.
Kukuak, habia bukatu ondoren jan bila joan behar zuen,
negua bero eta goserik gabe pasa zezan.
Jan bila, belea zegoen sorora joan zen, eta bertan egin
zuen topo belearekin. Beleari ez zitzaion oso ongi iruditu, berak jaten zuen
soro berdineko artoa jatea kukuak. Segundo pare bat pentsatzen egon ondoren,
kukuarengana jo zuen:
-Kaixo kukua- esan zion beleak bekokia zimurturik zuela.
-Kaixo belea- orduan kukuak
-Zer darabilzu paisaia hauetatik? – jarraitu zuen beleak.
-Negurako jana biltzen ari naiz- erantzun zion kukuak
artoa biltzen ari zen bitartean.
Segituan beleak:
-Orduan, segi ezazu artoa biltzen - berriz ere bekokia
zimurturik.
Bai, hori esan zuen beleak baina ez zen berak nahi zuena.
Geroxeago, kukuak jada arto gehiago hartu ezin zuenean,
habiara abiatu zen artoa uztera.
Beleak atzetik segitu zion, artoa non uzten zuen
jakiteko. Kukuak habian utzi zuen artoa, eta habian etzan zen, nekaturik
zegoelako.
Belea aho zabalik geratu zen, kukuaren habia ze toki
ederrean zegoen ikusi ondoren, eta ikaragarrizko inbidia sentitu zuen.
Bera ere, aldameneko zuhaitz batean hasi zen habia
egiten, baina, bukatzerako negua heldu zitzaion. Ondoren konturatu zen, aurrez
ez zuela jateaz gain ezertaz pentsatu, eta orain ez zuela kukuak zuen babesa,
baina arazoa ez zuela inbidiarekin konponduko.
Aurrerantzean, argi zuen, aurrez pentsatuko zuela bere
jokaeraz eta ez geratu besteengan inbidiarekin.
Besteengan inbidia edukitzea txarra da, horrek arazoak sortze baititu.
2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea
ENARA OTERMIN: Behia eta mandoa
Udako egun bero batean,baserrian mandoa jota ke lanean ari zen, astolanetan. Mandoa zuri-zuria zen bere belarri handiekin. Eta behia berriz lasai-lasai belarra jaten ari zen bere txekor txikiarekin. Txekorra beltza zen eta txikia, eta behia txuri beltza zen eta potzolo-potzoloa zegoen. Behiak nahiko jaten zuen baina mandoak ez, mandoa goseak zegoen, jabeak ez ziolako janik ematen.
Egun batean baserritarrak lastoa mendira eramateko eskatu zion mandoari. Eta mandoak behiari galdetu zion: - barkatu behia lagunduko al didazu lastoa mendira eramaten?
Eta behiak hauxe erantzun zion : - ez mandoa ni ederki nago nire belazean, hori zure lana da. - eta mando triste joan zen mendira.
Hurrengo egunean han non datorren baserritarra animaliaren bat hiltegira eramateko. Behiak ez zuen pentsatzen bera izango zenik baina baserritarrak Prantxiskari esan zion hiltegira joan behar zuela eta mandoari galdetu zion ea lagunduko zion. Mandoak ezetz esan zion lehen ere behiak ez ziola lastoa mendira eramaten lagundu beraz ez ziola lagunduko.
Azkenean behia hiltegira eraman zuten eta mandoa lasai-lasai egon zen bere bizi osoan. Behia ez zegoelako eta nahiko janari ematen ziolako jabeak. Baserritarrak beste mando bat ekarri zuen bestea oso zaharra omen zegoen eta.
Ikaskizuna: Beti alferra izatea ez da ona, norbaitek laguntza eskatzen badizu laguntzea ondo egongo litzake, bestela besteek ez dizute lagunduko.
IZARO URKIRI: Astoa eta behia
ASTOA ETA BEHIA
Bazen behin, Bedaion baserri eta ukuilu txukun eta
argitsu bat. Periko astoa eta Fernanda behia
bizi ziren bertan. Fernanda, beti dotore
ibiltzen zen lazoak ipintzen eta musikaz gozatzen, gainera, egun guztia
ukuilu barruan pasatzen zuen. Periko ordea, beti lanean ibiltzen zen eta txerri
bat bezala bukatzen zuen zikin zikina egin da.
Neguko goiz eta elurtu batean, Periko ezinean zebilen
lanean eta Fernandari laguntza eskatu zion.
-Fernanda!! Lagunduko al zenidake fardo hauek eramaten?
-Ez, ederki nagok patxadan ukuilu barruan epel
epelean, dotore. Horra atera ez gero zikin zikina bukatuko nikek.
-Ados, eskerrik asko ez laguntzeagatik, eskatu ezadan
laguntzeko hurrengo batean eta ederki nagoela esango dinat.
-Nik zertarako eskatu behar diat hiri laguntza?
- Ez zekinat Fernanda, zertarako eskatu behar dinakean
laguntza. Izan litekek, beste baserri batera eraman behar hauela. Ikusiko diagu.
Goiza horrela pasa ondoren, Perikok etxeko nagusiari
entzun zion Fernanda hiltegira eraman behar zutela arratsaldean.
-Fernanda!!! Gure nagusiari entzun zioat gaur hiltegira eraman behar
hauela.
-Ez!! Ez diat joan nahi, lagundu iezadak mesedez.
-Nik zertarako lagundu behar dinat? Hik ez badidan laguntzen, nik hiri ere
ez dinat lagundu beharrik, odolkiak ordainetan izaten ditun.
- Nik hurrengoan lagunduko diat. Hik orain lagundu iezadak mesedez.
Alperrik aritu zitzaion mesedez eskatzen, ez baitzion kasu zipitzik ere
egin. Azkenik, hiltegira eraman zuten eta bertan zela, lana egin ez izanaz eta
Perikori lagundu ez izanaz damutu zen
Fernanda behi panpoxa.
Norbaiti
laguntzen ez badiozu berak hurrengoan ez dizu lagunduko.
JULEN ZUBILLAGA: Txakurra eta txerria
TXAKURRA ETA
TXERRIA
Bazen behin baserri bat oso dotorea eta inguru guztian mendiak
zituena. Baserri hartan artzain bat bizi zen bere animaliekin. Artzainak arropa
hauek janzteko ohitura zuen: galtza panazkoak, alkandora urdin bat eta abarkak. Artzaina
oso txintxoa eta jatorra zen eta ez zuen batere lotsarik edozeinekin hitz egiteko.
Animali hauek zituen bere baserrian: 100 bat ardi, bi txakur eta txerri bat.
Txakurra oso txintxoa eta langilea zen begi urdinak zituen eta ilea zuria eta beltza,eta
argala.Txerria baita ere txintxoa zen baino oso alperra. Txerria berriz potoloa
zen eta bere azala beltza eta zuria. Belazea alanbreaz estalia zegoen eta
belarra luzeaz zegoen nahiz eta aldapatsua izan.
Artzainak goizero ardiak
ateratzen zituen belazera bere txakur Izarrekin. Bere txerria txabola batean
edukitzen zuen eta nahi zuenean kanpora ateratzeko moduan belarra jatera.
Txerria beti jaten aritzen zen eta txakurra berriz ardiak atera behar bazituen
haiek atera eta zainduz. Txakurra edozein lan egiten aritzen zen bitartean,
txerria berriz lasai etzanda, beti egonean.
Txakurra nazkatu zen
hainbeste lan egiteaz eta eguerdi baten hauxe egin zuen. Txerriarengana joan zen eta esan zion:
-Aizu txerritxo ni beti lanean ari naiz eta zu
berriz jaten edo lotan zaude egun osoan. Lagunduko al zenidake pixka bat? Eta
txerriak hauxe erantzun zion:
- Aizu txakurtxo hori zure lana da eta
artzainak zuri agindu dizu egiteko.
Orduan txakurrak oso triste
alde egin zuen eta txerria parrez algaraka gelditu zen.
Neguko arratsalde hotz
batetan artzainak herriko bere lagunei deitzea pentsatu zuen eta denei gauza bera esan zien:
-Bihar txerria hiltzea
pentsatu diat eta etorriko al hintzake laguntzera?
Txerriak elkarrizketa entzun zuen eta segituan
txakurrari laguntza eskatzera joan zen, esanez:
-Izar lagunduuuuuu. Bihar
hil egin behar nautela entzun diot nagusiari lagundu iezaidazu, mesedez!
Txakurrak hauxe erantzun
zion oso zakar:
- Orain nahi duzu nik
laguntzea , ba ez dizut lagunduko. Zoaz pikutara. Txerriak oso isilik alde egin
zuen.
Txakurrak hauxe pentsatu
zuen: lehenago lagundu bazenit neuk ere lagunduko nizuke orain.
Txerria oso urduri zegoen
iluntzean txabolaren barruan, txakurra berriz, berari begira eta txerria halako
batean negarrez hasi zen. Txakurra altxa eta txerriarengana abiatu
zen.Txakurrak txerriari lagundu nahian proposamena egin zion: -Aizu txerritxo
nire ustez aukerarik onena basora basurdeengana joatea duzu? Han bizitzeko aukera
izango duzu aldiz hemen geratzen bazara lehenago edo geroago artzainak akabatu
egingo zaitu.
Laguntzen ez baduzu gero ez eskatu laguntzarik. Odolkiak
ordainetan+
IORITZ UGARTEMENDIA: otsoa eta azeria
OTSOA ETA AZERIA
Egun batean bazen otso gaizto eta itsusi bat,basoko animali guztiek gorroto handia ziotena eta azerí eder bat basoan bizi zena.Egun batean azeríak janaria aurkitu zuen eta otsoa heldu eta janari guztia lapurtu zion, azeriak otsoari hauxe esan zion.
-Zergatik kendu didazu janaria?
-Basoan dagoen janari guztia nirea duk.Erantzun zion otso gaiztoak.
Azeria basoko animaliei abisatzera joan zen,otsoak basoko animali guztiak elkartuta ikusi zituen eta,otsoa oso asarre jarri zen,animaliek otsoa ikusi eta guztiak lasterka joan ziren eta untxi bat harrapatu eta bokadu batean irentsi zuen.Hurrengo egunean azeria leku babesean jaten ari zela otsoa agertu zen eta azeriak janaria utzi eta lasterka habiatu zen gainerako animaliei abisatzera eta denek esan zien beraiei ere jan ziela janaria otso gaiztoak.Animali guztiak oso aserre zeuden eta otsoari janaria lapurtzea planeatu zuten.Habiatu ziren azeria eta basoko animali guztiak otso gaiztoaren bizi lekura.Otso gaiztoa lo zegoen momentuan artu zioten beraien janaria,otso gaiztoa esnatu eta konturatu zenean janaria falta zitzaiola eta azeriarekin eta gainerako animaliekin asko aserretu zen.Otsoa azeriaren bizilekura joan zen eta azeria jaten ari zen janaria atzean izkutatuta artz eder bat zegoen oso andia zen artza,azeria atakatzera zioan momentuan artza parean jarri eta otso gaiztoa izutu egin zen.
Eta otsoa basotik joan zen betiko,handik urte batzutara basora itzuli eta ez zegoen iñor eta han bakarrik gelditu zen.
Ioritz Ugartemendia
![]() | ![]() |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)