2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

ENEKO ONTSALO: Jateagatik edozer gauza


JATEAGATIK EDOZER GAUZA

 

 

            Behin batean, bi tigre bizi ziren Afrikako sabanan. Normalean, gazela asko ibiltzen ziren beraien lurraldean eta ehiztari txarrenak ere lortzen zuen bat edo beste ehizatzea.

         Ehiztari txarra zen tigrea, oso baldarra zen eta oso korri gutxi egiten zuen, asko saiatu arren. Tigre ehiztari ona, berriz, oso lirain ibiltzen zen eta, gainera, denen artean bera zen abilena gazela ehizan. Baina urtaro lehorra iritsi zenean, gazela talde gehienek alde egin zuten inguru hartatik eta oso gutxi geratu ziren bertan.

            Momentu hartan hasi ziren arazoak tigre ehiztari txarrarentzat. Ehiztari ona zen tigreak, gutxiagotan bazen ere,  goseak hil baino lehen, beti harrapatzen zuen zer edo zer, eta orduan ehiztari txarrari ere ematen zion puskaren bat edo beste.

            Azkenerako, ordea, gazelak gutxitzen joan ziren, pixkanaka-pixkanaka. Aspaldian ez zuten ezer ehizatu tigreek eta biak plako-plako zeuden. Egunero saiatzen ziren gazelaren bat ehizatzen, baina ez zuten inolaz ere lortzen. Halako batean, zituen indar apurrak gastatuz, ehiztari onak gazela txiki-txiki bat ehizatzea lortu zuen.

         – Emango al didazu zati bat, adiskide maite horrek? –, galdetu zion ehiztari txarrak onari.

         – Ez dizut txupatzeko hezurrik ere emango, neuretzat ere gutxi dut eta.

            Hori entzutean, tigre ehiztari txarrak ehiztari onari lepotik heldu zion eta hil egin zuen. Hala, biak biak jan zituen, bai gazela eta bai tigrea. Bapo geratu zen tigre ehiztari txarra, bai horixe!

            Badakizue beraz, ez fidatu lagunik onenarekin ere.

 

 

                                                                     ENEKO ONTSALO SAGASTUME

7 iruzkin:

  1. Gustatu zait istorioa eta hori errealitatean ere pasatzen da. Baina ala ere ikaskizuna falta zaizu

    ErantzunEzabatu
  2. Gustatu zait, nahiko txukun dago baina ikaskizuna hobeto espresatuko nioke.

    ErantzunEzabatu
  3. a ze mierda idatziekena....nahi bai oain koronabirusakin hil, mierda hau irakurri baino.

    ErantzunEzabatu