2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

LEYRE LAMPRE: Periko eta konfiantza.


Periko eta konfiantza                                

Bazen behin Aralar aldeko mendi inguruetako baserri batean bizi zen txakur bat. Baserria zuria zen baina nahiko zikina zegoen, abereek zikindua.Txakurrak  Periko izena zuen, marroi kolorekoa zen eta oso jostaria. Bere jabeak Juan izena zuen, eta artalde bat zuen, Perikok Juan jabeari laguntzen zion askotan artaldearekin, han mendiko Juanen lur sailetan. Asko gustatzen zitzaion alde batetik bestera korrika ibiltzea eta jolastea, baina berak gehien gustuko zuena beste abere edo animaliarekin batera jolastea zen. Zori txarrez ez zuen lagunik eta nahiko triste ibiltzen zen. Ardien atzetik ibiltzen zen baina haiek alde egiten zioten.

Horietako egun  eguzkitsu batean mendian korrika zebilela azeri bat topatu zuen. Azeriarekin hizketan hasi zen:

-Kaixo azeri! Nola duzu izena?- galdetu zion Perikok.

-Nik Federiko,  baina jendeak bakarti deitzen nau- esan zuen azeriak oso-oso triste.

-Eta hori zergatik?-galdetu zion Perikok.

-Niri lagunak edukitzea eta beraiekin jolastea gustatzen zait baina ez dut lagunik- esan zion erdi negarrez.

-Lasai Federiko! Hemendik aurrera ez zara Federiko bakarti izango- esan zion poz pozik.

-Zergatik?- galdetu zion Federikok Perikori nahiko harriturik.

-Niri ere lagunekin jolastu eta ibiltzea gustatzen zait. Baina zori txarrez ez dut lagunik eta bakarrik ibiltzen naiz artaldea zaintzen, eta gaurtik aurrera zuk nahi izanez gero zure laguna izango naiz. Nire laguna izan nahi duzu?-galdetu zion Perikok oso pozik.

-Zurea da artalde hau?-galdetu zuen gosez azeriak.

-Bai, bueno Juanenak dira nire jabearenak. Eta nik zaintzen ditut egunero.

- Oso ongi!Bai! Zure laguna izan nahi dut. Baina lehenik nola izena duzun jakin behar dut txakur laguna.

-Nik Periko dut izena eta asko gustatzen zaizkit lagunak!

Egun horretatik aurrera oso lagunak egin ziren eta beti batera ibiltzen ziren Federiko eta Periko. Egunak pasa ahala Periko Federikogan konfiantza galduz joan zen. Zergatik, ba oso erraza, Perikok behin baino gehiagotan ikusi zuen Federiko bere ardiei gose aurpegiarekin begira. Periko beldur zen egunen batean artaldea jango ziolakoan. Egun batean pixka bat kezkaturik galdetu egin zion:

-Aizu Federiko gauza bat galdetu nahi nizuke. Baina ez hartu gaizki- esan zion laguna galtzeko beldurrez.

-Bai galde iezadazu edozer nik egia esango dizut

-Zuk ez dituzu nire ardiak jango ezta?-galdetu zion.

-Nik ez! Gu lagunak gara eta nik ez nioke hori egingo lagun bati!-

-Eskerrak- esan zuen Perikok eta jolasean segi zuten biak nekatu arte.


Gau hartan azeria han inguruan geratu zen lo egiten hurrengo goizean oso goiz jaikitzeko aitzakiarekin. Hotz handia egiten zuenez Perikok ez zion utzi eta, orduan ardiekin batera bero-bero geratzeko esan zion. Goiza iritsi zen eta txakurra azeriarena joan zen baina hau ez zegoen han, Periko bost ardi falta zituela konturatu zen .Orduan non ikusten dituen bost ardiren burezurrak. Handik aurrera txakurra oso fidagaitza izan zen.


Honek ongi ezagutzen ez dugun pertsonetaz ez dela fidatu behar erakutsi nahi digu.

 

Leyre Lampre

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina