2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

UXUE ZURIARRAIN: Belea eta kukua


BELEA ETA KUKUA

 

Udazkenean, egun haizetsu batez, basoz inguratutako soro eder batean, han zegoen belea artoa jan eta jan. Belea, ez zen gaiztoa, baina ez zitzaion batere gustatzen gauzak  beste norbaitekin banatzea. Bera,kanpotik, beltza zen, mokoa eta hankak berriz, eguzkia bezain horiak zituen, tamainaz nahiko handia zen.

Handik gertu, basoaren ertzean, bazen erreka garbi bat, bere ondoan lizar bat,  bertan kukua habia egiten ari zen, negua bertan pasatzeko. Habia egiten ari zen bitartean, kuku kuku, kantatzen zuen. Kukua txintxoa zen, baina ez zuen inoiz momentuan disfrutatzen, beti geroari begira. Kanpotik, oso txikia zen, elur bola bat bezala.

Kukuak, habia bukatu ondoren jan bila joan behar zuen, negua bero eta goserik gabe pasa zezan.

Jan bila, belea zegoen sorora joan zen, eta bertan egin zuen topo belearekin. Beleari ez zitzaion oso ongi iruditu, berak jaten zuen soro berdineko artoa jatea kukuak. Segundo pare bat pentsatzen egon ondoren, kukuarengana jo zuen:

-Kaixo kukua- esan zion beleak bekokia zimurturik zuela.

-Kaixo belea- orduan kukuak 

-Zer darabilzu paisaia hauetatik? – jarraitu zuen beleak.

-Negurako jana biltzen ari naiz- erantzun zion kukuak artoa biltzen ari zen bitartean.

Segituan beleak:

-Orduan, segi ezazu artoa biltzen - berriz ere bekokia zimurturik.

Bai, hori esan zuen beleak baina ez zen berak nahi zuena.

Geroxeago, kukuak jada arto gehiago hartu ezin zuenean, habiara abiatu zen artoa uztera.
Beleak atzetik segitu zion, artoa non uzten zuen jakiteko. Kukuak habian utzi zuen artoa, eta habian etzan zen, nekaturik zegoelako.        

 


Belea aho zabalik geratu zen, kukuaren habia ze toki ederrean zegoen ikusi ondoren, eta ikaragarrizko inbidia sentitu zuen.

Bera ere, aldameneko zuhaitz batean hasi zen habia egiten, baina, bukatzerako negua heldu zitzaion. Ondoren konturatu zen, aurrez ez zuela jateaz gain ezertaz pentsatu, eta orain ez zuela kukuak zuen babesa, baina arazoa ez zuela inbidiarekin konponduko.

Aurrerantzean, argi zuen, aurrez pentsatuko zuela bere jokaeraz eta ez geratu besteengan inbidiarekin.

 

Besteengan inbidia edukitzea txarra da, horrek arazoak sortze baititu.

 

3 iruzkin:

  1. Oso marrazki polita eta ikaskizuna ere asko gustatu zait.

    ErantzunEzabatu
  2. Alegia oso polita iruditu zait. Animaliak ondo deskribatuta daude eta, txukun dago.

    ErantzunEzabatu
  3. Alegia oso polita da eta ikaskizuna asko gustatu zait.

    ErantzunEzabatu