2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

SARA AMENABARRO: Txingurria eta kirkila


TXINGURRIA ETA KIRKILA

 

 

Behin batean txingurri bat eta kirkil batek belardi batean topo egin zuten . Txingurriak Bartolo izena zuen eta kirkilak Koxme . Belardi hura handia eta zabala zen eta animali asko bizi ziren bertan .

 

Denbora puska bat Hizketan egon ondoren , bakoitza bere kabia egiten hasi zen .

Bartolo oso bizkorra eta langilea zenez eta beti gauz guztiak ondo eginak egotea gustatzen zitzaionez , lurrazpian egin zuen kabia .

Koxme berriz alper xamarra zen eta ezertaz kezkatu gabe ,  hosto eta adar txikiz eginiko kabi ahul bat egin zuen ,  segituan bukatu zuen eta kantari hasi zen , hori baizen gehien gustatzen zitzaiona . Bitartean Bartolo  jo eta ke lanean ari zen .

Iluntzean Koxme lotara zihoala  bat-batean hontza handi  batek , katapun ! Bere kabia bota zuen . Kilkerra korrika hasi zen eta hontza bere atzetik segika . Halako batean txingurriaren etxera joatea bururatu zitzaion . Iritsi zenean ziztu batean sartu zen zulotik . Hontza ere sailatu zen , baina handiegia zenez ezin izan zuen eta alde egin zuen .

Txingurriak zer pasa zen galdetu zion kilkerrari eta kilkerrak pasatakoa kontatu zion .  -Hori pasatzen duk lan gutxi egiteagatik . - Esan zion txingurriak .

 

Alferkerian ibiltzen dena , gaizki ibiltzen da .

 

                                         Sara Amenabarro

1 iruzkin:

  1. Alegia hau asko gustatu zait. Nire ustez erraz ulertzen da eta ikaskizuna ere ongi azalduta dago.

    Ane Esnaola

    ErantzunEzabatu