ASTOA ETA BEHIA
Bazen behin, Bedaion baserri eta ukuilu txukun eta
argitsu bat. Periko astoa eta Fernanda behia
bizi ziren bertan. Fernanda, beti dotore
ibiltzen zen lazoak ipintzen eta musikaz gozatzen, gainera, egun guztia
ukuilu barruan pasatzen zuen. Periko ordea, beti lanean ibiltzen zen eta txerri
bat bezala bukatzen zuen zikin zikina egin da.
Neguko goiz eta elurtu batean, Periko ezinean zebilen
lanean eta Fernandari laguntza eskatu zion.
-Fernanda!! Lagunduko al zenidake fardo hauek eramaten?
-Ez, ederki nagok patxadan ukuilu barruan epel
epelean, dotore. Horra atera ez gero zikin zikina bukatuko nikek.
-Ados, eskerrik asko ez laguntzeagatik, eskatu ezadan
laguntzeko hurrengo batean eta ederki nagoela esango dinat.
-Nik zertarako eskatu behar diat hiri laguntza?
- Ez zekinat Fernanda, zertarako eskatu behar dinakean
laguntza. Izan litekek, beste baserri batera eraman behar hauela. Ikusiko diagu.
Goiza horrela pasa ondoren, Perikok etxeko nagusiari
entzun zion Fernanda hiltegira eraman behar zutela arratsaldean.
-Fernanda!!! Gure nagusiari entzun zioat gaur hiltegira eraman behar
hauela.
-Ez!! Ez diat joan nahi, lagundu iezadak mesedez.
-Nik zertarako lagundu behar dinat? Hik ez badidan laguntzen, nik hiri ere
ez dinat lagundu beharrik, odolkiak ordainetan izaten ditun.
- Nik hurrengoan lagunduko diat. Hik orain lagundu iezadak mesedez.
Alperrik aritu zitzaion mesedez eskatzen, ez baitzion kasu zipitzik ere
egin. Azkenik, hiltegira eraman zuten eta bertan zela, lana egin ez izanaz eta
Perikori lagundu ez izanaz damutu zen
Fernanda behi panpoxa.
Norbaiti
laguntzen ez badiozu berak hurrengoan ez dizu lagunduko.
Asko gustatu zait zeren interesgarria da.
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait bai alegia eta bai ikaskizuna. Gende askori gertatzen zaio hau, eta hemen ederki erakusten du zergatik izan behar den eskuzabala denekin.
ErantzunEzabatu