2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

JULEN ZUBILLAGA: Txakurra eta txerria


TXAKURRA  ETA  TXERRIA

Bazen behin  baserri bat oso dotorea eta inguru guztian mendiak zituena. Baserri hartan artzain bat bizi zen bere animaliekin. Artzainak arropa hauek janzteko ohitura zuen:  galtza  panazkoak, alkandora urdin bat eta abarkak. Artzaina oso txintxoa eta jatorra zen eta ez zuen batere lotsarik edozeinekin hitz egiteko. Animali hauek zituen bere baserrian: 100 bat ardi, bi txakur eta txerri bat. Txakurra oso txintxoa eta langilea zen  begi urdinak zituen eta ilea zuria eta beltza,eta argala.Txerria baita ere txintxoa zen baino oso alperra. Txerria berriz potoloa zen eta bere azala beltza eta zuria. Belazea alanbreaz estalia zegoen eta belarra luzeaz zegoen nahiz eta aldapatsua izan.

Artzainak goizero ardiak ateratzen zituen belazera bere txakur Izarrekin. Bere txerria txabola batean edukitzen zuen eta nahi zuenean kanpora ateratzeko moduan belarra jatera. Txerria beti jaten aritzen zen eta txakurra berriz ardiak atera behar bazituen haiek atera eta zainduz. Txakurra edozein lan egiten aritzen zen bitartean, txerria berriz lasai etzanda, beti egonean.

Txakurra nazkatu zen hainbeste lan egiteaz eta eguerdi baten hauxe egin zuen.  Txerriarengana joan zen eta esan zion:

 -Aizu txerritxo ni beti lanean ari naiz eta zu berriz jaten edo lotan zaude egun osoan. Lagunduko al zenidake pixka bat? Eta txerriak hauxe erantzun zion:

 - Aizu txakurtxo hori zure lana da eta artzainak zuri  agindu dizu egiteko.

Orduan txakurrak oso triste alde egin zuen eta txerria parrez algaraka gelditu zen.

Neguko arratsalde hotz batetan artzainak herriko bere lagunei deitzea pentsatu zuen  eta denei gauza bera esan zien: 

-Bihar txerria hiltzea pentsatu diat eta etorriko al hintzake laguntzera?

 Txerriak elkarrizketa entzun zuen eta segituan txakurrari laguntza eskatzera joan zen, esanez:

-Izar lagunduuuuuu. Bihar hil egin behar nautela entzun diot nagusiari lagundu iezaidazu, mesedez!

Txakurrak hauxe erantzun zion oso zakar:

- Orain nahi duzu nik laguntzea , ba ez dizut lagunduko. Zoaz pikutara. Txerriak oso isilik alde egin zuen.

Txakurrak hauxe pentsatu zuen: lehenago lagundu bazenit neuk ere lagunduko nizuke orain.
 

Txerria oso urduri zegoen iluntzean txabolaren barruan, txakurra berriz, berari begira eta txerria halako batean negarrez hasi zen. Txakurra altxa eta txerriarengana abiatu zen.Txakurrak txerriari lagundu nahian proposamena egin zion: -Aizu txerritxo nire ustez aukerarik onena basora basurdeengana joatea duzu? Han bizitzeko aukera izango duzu aldiz hemen geratzen bazara lehenago edo geroago artzainak akabatu egingo zaitu.

Laguntzen ez baduzu gero ez eskatu laguntzarik. Odolkiak ordainetan+



                                                                      EGILEA: Julen Zubillaga 

3 iruzkin:

  1. Niri alegia hau asko gustatu zait, nahiz eta esaldietan zertxobait aldatuko nioken. Gauza bat aldatuko niokena da, txakurrak txerriari ez laguntzea, odolkiak ordainetan izaten baitira hor jartzen duen bezala.

    ErantzunEzabatu