TXAKURRA ETA
TXERRIA
Bazen behin baserri bat oso dotorea eta inguru guztian mendiak
zituena. Baserri hartan artzain bat bizi zen bere animaliekin. Artzainak arropa
hauek janzteko ohitura zuen: galtza panazkoak, alkandora urdin bat eta abarkak. Artzaina
oso txintxoa eta jatorra zen eta ez zuen batere lotsarik edozeinekin hitz egiteko.
Animali hauek zituen bere baserrian: 100 bat ardi, bi txakur eta txerri bat.
Txakurra oso txintxoa eta langilea zen begi urdinak zituen eta ilea zuria eta beltza,eta
argala.Txerria baita ere txintxoa zen baino oso alperra. Txerria berriz potoloa
zen eta bere azala beltza eta zuria. Belazea alanbreaz estalia zegoen eta
belarra luzeaz zegoen nahiz eta aldapatsua izan.
Artzainak goizero ardiak
ateratzen zituen belazera bere txakur Izarrekin. Bere txerria txabola batean
edukitzen zuen eta nahi zuenean kanpora ateratzeko moduan belarra jatera.
Txerria beti jaten aritzen zen eta txakurra berriz ardiak atera behar bazituen
haiek atera eta zainduz. Txakurra edozein lan egiten aritzen zen bitartean,
txerria berriz lasai etzanda, beti egonean.
Txakurra nazkatu zen
hainbeste lan egiteaz eta eguerdi baten hauxe egin zuen. Txerriarengana joan zen eta esan zion:
-Aizu txerritxo ni beti lanean ari naiz eta zu
berriz jaten edo lotan zaude egun osoan. Lagunduko al zenidake pixka bat? Eta
txerriak hauxe erantzun zion:
- Aizu txakurtxo hori zure lana da eta
artzainak zuri agindu dizu egiteko.
Orduan txakurrak oso triste
alde egin zuen eta txerria parrez algaraka gelditu zen.
Neguko arratsalde hotz
batetan artzainak herriko bere lagunei deitzea pentsatu zuen eta denei gauza bera esan zien:
-Bihar txerria hiltzea
pentsatu diat eta etorriko al hintzake laguntzera?
Txerriak elkarrizketa entzun zuen eta segituan
txakurrari laguntza eskatzera joan zen, esanez:
-Izar lagunduuuuuu. Bihar
hil egin behar nautela entzun diot nagusiari lagundu iezaidazu, mesedez!
Txakurrak hauxe erantzun
zion oso zakar:
- Orain nahi duzu nik
laguntzea , ba ez dizut lagunduko. Zoaz pikutara. Txerriak oso isilik alde egin
zuen.
Txakurrak hauxe pentsatu
zuen: lehenago lagundu bazenit neuk ere lagunduko nizuke orain.
Txerria oso urduri zegoen
iluntzean txabolaren barruan, txakurra berriz, berari begira eta txerria halako
batean negarrez hasi zen. Txakurra altxa eta txerriarengana abiatu
zen.Txakurrak txerriari lagundu nahian proposamena egin zion: -Aizu txerritxo
nire ustez aukerarik onena basora basurdeengana joatea duzu? Han bizitzeko aukera
izango duzu aldiz hemen geratzen bazara lehenago edo geroago artzainak akabatu
egingo zaitu.
Laguntzen ez baduzu gero ez eskatu laguntzarik. Odolkiak
ordainetan+
Niri alegia hau asko gustatu zait, nahiz eta esaldietan zertxobait aldatuko nioken. Gauza bat aldatuko niokena da, txakurrak txerriari ez laguntzea, odolkiak ordainetan izaten baitira hor jartzen duen bezala.
ErantzunEzabatuikastak idazten!!!
EzabatuTxinatik natorren birusa naiz!!!
ErantzunEzabatu