LEHOIA ETA ELEFANTEA
Baziren behin bi animali lehoia eta elefantea oso lagunak
zirenak.Oihanean bizi ziren eta txikitatik elkar ezagutzen zuten.Lehoia oso
arina eta flakoa zen elefantea berriz oso potoloa.Elefanteak pottol izena zuen
eta lehoiak berriz azkar.
Udazken arratsalde batean elefantea etxetik ateratzen ari
zela lehoia ikusi zuen zelai batean ziztu bizian pasatzen untxi baten atzetik
eta galdetu zion:
-Aizu zergatik
zoaz duzu hain azkar?-galdetu zion elefanteak
-Nik txikitatik egiten dut korri azkar oso arina
naizelako.
Elefanteak erantzun hori entzunda etxera joan zen bere
amari galdetzera ea zergatik berak ez zuen korri azkar egiten eta, amak
esan zion bera oso pisutsua zela.Orduan
elefanteak pentsatu zuen gutxiago jatea lehoia bezalako flakoa jartzeko.
Hilabete bat pasa zen eta elefanteak lortu zuen flakatzea
Apirileko egunbatean lehoiarekin elkartu zen oihanean eta
honela esan zion:
-Nahi al duzu nirekin lasterketa egin?-galdetu zion
elefanteak irribarrez.
-Bale-erantzun zion lehoiak.
Lasterketa hasi zen baina hala ere lehoia zen azkarrena.
Elefanteak ez zeukan beste remdiorik .Ezin zuen ezer egin,
haserretu eta oihaneko zelai berdetsuetatik alde egin zuen eta urte bat elkar ikusi
gabe egon ziren.
Urtebete pasa zen eta elefantea oihanera bueltatu
zen.Asko entrenatu zuen eta berriro lehoiari galdetu zion ea lasterketa egin
nahi zuen berarekin eta lehoiak baietz esan zion.Lasterketa hasi zen eta
hasieran lehoia zioan lehenengo baina bukaeran elefanteak aurreratu zuen eta
elefanteak lortu zuen lehoia bezain azkarra izatea.
Honek esan nahi
du ez dela besteotaz inbidiarik eduki behar bakoitza berearekin moldatu behar
duela.
EGILEA:SARA MENDEZ 1B
Alegia asko gustatu zait eta ikaskizuna ondo idatzita dago
ErantzunEzabatu