2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

EIDER ZUBELDIA: Behia eta amurraina


BEHIA ETA AMUARRAINA

 

Bazen behin behi handi eta makal bat, egunero bere barrutian belarra jaten egoten zena, ahin zen makala goizero bere amak etorri behar izaten zuela esnatzera, eta gainera beti berea egin behar zuen. Barrutia oso handia  eta  belarrez estalia egoten zen urtero. Baina, belaze haren ondoan bazen erreka bat eta han amuarrain bat bizi zen. Amuarraina oso bizkorra eta leuna, erreka berriz, estua eta ur askorekin. Bi animali horiek bizi ziren tokia zoragarria zen, mendi eta basoko zuhaitzen azpian baitzegoen.

 

Behin arratsalde eguzkitsu batean, behia belarra jan eta gero, errekara joan zen ura edatera, eta amuarrain bat ikusi zuen, baina ez zion jaramonik egin amuarrainari.

 

Hurrengo egunean ere joan zen, eta han zegoen berriz ere amuarraina, baina oraingoan lagunak egin ziren

-Arratsaldeon!-Esan zion amuarrainak behiari.

-Berdin!-Erantzun zion behiak.

-Zertan zabiltza?

-Ba hementxe hainbeste belar jan ondoren izugarrizko egarria sartu zait eta ur garden hau edatera etorri naiz.

Behiak horrela arratsaldero egiten zion kaso amuarrainari.

 

Baina behin behia pentsatzen jarri zen, ea ur azpian nola hartzen zuen arnasa, ezinezkoa zela. Beraz behia amuarraiarengana joan zen hitz egitera, eta honela esan zion:

 

-Aizu, amuarrain, ezinezkoa da ur azpian arnasa hartzea.

Ondoren amuarrainak honela esan zion:

-Aizu, behi, bakoitzak bere bizimodua du eta bakoitza diferente bizi da, zu ur azpian hil egingo zinateke, baina nik horrela bizi behar dut, eta ni kanpoan hil egingo nintzateke baina zuk horrela bizi behar duzu.

 

Orduan behiak ezetz eta ezetz esan zion, ezin zela ur azpian bizi, eta orduan haserretu egin zen eta berearekin segi zuen.

 

Dena da posible, eta norberak bere bizia du.

 

                                                                                              EGILEA:EIDER ZUBELDIA

1 iruzkin: