JATEAGATIK
EDOZER GAUZA
Behin batean, bi tigre bizi ziren
Afrikako sabanan. Normalean, gazela asko ibiltzen ziren beraien lurraldean eta
ehiztari txarrenak ere lortzen zuen bat edo beste ehizatzea.
Ehiztari
txarra zen tigrea, oso baldarra zen eta oso korri gutxi egiten zuen, asko
saiatu arren. Tigre ehiztari ona, berriz, oso lirain ibiltzen zen eta, gainera,
denen artean bera zen abilena gazela ehizan. Baina urtaro lehorra iritsi
zenean, gazela talde gehienek alde egin zuten inguru hartatik eta oso gutxi
geratu ziren bertan.
Momentu hartan hasi ziren arazoak
tigre ehiztari txarrarentzat. Ehiztari ona zen tigreak, gutxiagotan bazen
ere, goseak hil baino lehen, beti
harrapatzen zuen zer edo zer, eta orduan ehiztari txarrari ere ematen zion
puskaren bat edo beste.
Azkenerako, ordea, gazelak
gutxitzen joan ziren, pixkanaka-pixkanaka. Aspaldian ez zuten ezer ehizatu
tigreek eta biak plako-plako zeuden. Egunero saiatzen ziren gazelaren bat
ehizatzen, baina ez zuten inolaz ere lortzen. Halako batean, zituen indar
apurrak gastatuz, ehiztari onak gazela txiki-txiki bat ehizatzea lortu zuen.
–
Emango al didazu zati bat, adiskide maite horrek? –, galdetu zion ehiztari
txarrak onari.
–
Ez dizut txupatzeko hezurrik ere emango, neuretzat ere gutxi dut eta.
Hori entzutean, tigre ehiztari
txarrak ehiztari onari lepotik heldu zion eta hil egin zuen. Hala, biak biak
jan zituen, bai gazela eta bai tigrea. Bapo geratu zen tigre ehiztari txarra,
bai horixe!
Badakizue beraz, ez fidatu lagunik
onenarekin ere.
ENEKO ONTSALO SAGASTUME
Gustatu zait istorioa eta hori errealitatean ere pasatzen da. Baina ala ere ikaskizuna falta zaizu
ErantzunEzabatuHi bai haizela coronabirusa...
EzabatuGustatu zait, nahiko txukun dago baina ikaskizuna hobeto espresatuko nioke.
ErantzunEzabatuespresatu euskera aldek?
Ezabatua ze mierda idatziekena....nahi bai oain koronabirusakin hil, mierda hau irakurri baino.
ErantzunEzabatuGora MAITASUNA!!!
EzabatuHi COVID 19 aiz...
Ezabatu