Argazkian nire urtebetetze festan nago nire lagunekin. Ni izkinean nago, aurrean daukadan bizkotxoko kandelei putz egiteko prest. Lau urte betetzen nituen. Ikaztegietako sozidadean ospatu nuen urtebetetze festa urtero bezala.
Urteko egunik hoberena izaten zen niretzako nire urtebetetze eguna. Urte guztia egoten nintzen egun hura noiz iritxiko zain. Behingoz iristen zenean goizean goiz jaikitzen nintzen, gurasoak esnatzen nituen eta hauek opariak ematen zizkidaten. Ilusioz beteta irekitzen nituen. Gero, eskolara joaten nintzen lagunei emateko gonbidapenak hartuta. Eskolara iristen nintzenean denak zorionak esaten zidaten eta ni poz-pozik geratzen nintzen. Arratsaldean sozidadera joaten nintzen lagunekin batera eta han ospatzen nuen urtebetetze festa.
Lehenengo txokolatea edaten genuen eta gozokiak jaten genituen eta gero jolastera joaten ginen. Itzultzen ginenean denak zorionak zuri kantatzen zidaten eta nik kandelak itzaltzen nituen putz eginez. Gero, denak batera nire amak egindako bizkotxoa jaten genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina