BEHIA ETA AMUARRAINA
Bazen behin behi handi eta makal bat, egunero bere
barrutian belarra jaten egoten zena, ahin zen makala goizero bere amak etorri behar izaten zuela esnatzera, eta
gainera beti berea egin behar zuen. Barrutia oso handia eta
belarrez estalia egoten zen urtero.
Baina, belaze haren ondoan bazen erreka bat eta han amuarrain bat bizi zen.
Amuarraina oso bizkorra eta leuna, erreka berriz, estua eta ur askorekin. Bi
animali horiek bizi ziren tokia zoragarria zen, mendi eta basoko zuhaitzen
azpian baitzegoen.
Behin arratsalde eguzkitsu
batean, behia belarra jan eta gero, errekara joan zen ura edatera, eta
amuarrain bat ikusi zuen, baina ez zion jaramonik egin amuarrainari.
Hurrengo egunean ere joan
zen, eta han zegoen berriz ere amuarraina, baina oraingoan lagunak egin ziren
-Arratsaldeon!-Esan zion amuarrainak behiari.
-Berdin!-Erantzun zion behiak.
-Zertan zabiltza?
-Ba hementxe hainbeste belar jan ondoren izugarrizko egarria sartu
zait eta ur garden hau edatera etorri naiz.
Behiak horrela arratsaldero
egiten zion kaso amuarrainari.
Baina behin behia pentsatzen jarri zen, ea ur azpian nola hartzen
zuen arnasa, ezinezkoa zela. Beraz behia amuarraiarengana joan zen hitz
egitera, eta honela esan zion:
-Aizu, amuarrain, ezinezkoa da ur azpian arnasa hartzea.
Ondoren amuarrainak honela esan zion:
-Aizu, behi, bakoitzak bere bizimodua du eta bakoitza diferente
bizi da, zu ur azpian hil egingo zinateke, baina nik horrela bizi behar dut,
eta ni kanpoan hil egingo nintzateke baina zuk horrela bizi behar duzu.
Orduan behiak ezetz eta ezetz esan
zion, ezin zela ur azpian bizi, eta orduan haserretu egin
zen eta berearekin segi zuen.
Dena da posible, eta norberak bere bizia du.
EGILEA:EIDER
ZUBELDIA
Alegia asko gustatu zait. Animaliak eta lekuak ondo daude deskribituta.
ErantzunEzabatu