ASTOA ETA TXAKURRA
Baserri ez oso handi baina polit batean, jabeak txakur alper, maltzur eta alu xamar bat zeukan Laika izena zuena berarekin entretenitzeko. Baserri hartan asto bat ere bizi zen, honek Federiko izena zuen, langilea, leiala eta jatorra zen. Txakurra hari begira egoten zen barrezka lanean ibiltzen zelako denbora guztian, eta batez ere udaran. Udaran lan gehiago izaten zelako, moztutako belarra ukuilura eraman neguan janaria edukitzeko, basoan moztutako egurra baserrira eraman neguan sua egiteko eta horrela, lan mordoa.
Goiz batean, txakurra arro-arro astoaren ukuilura joan zen. Ukuilua ez zen oso handia, bertan beste bi animalia zeuden Pablo zaldia eta Gaxper katua. Txakurra azaldutakoan hirurak harritu egin ziren, eta txakurra honela hasi zitzaion:
-Asto ero ziztrina!! Joan zaitez lanera, hemen lasai ibiltzea zaldiarekin eta katuarekin nire lana da eta!!! Jajaja!!!
-Isildu hadi txakur burugabea, nik hemen probetxuzko lan bat egiten diat nahiz eta asko nekatu. Horregatik, jabeak gehiago maite nau eta janari asko ematen dit.-erantzun zion astoak.
-Bai zera!!! Horregatik jotzen zaitu eten gabe makilarekin oso poliki zoazenean, gainera, niri lanik egin gabe ematen dit janari asko. Jajaja!!!
Federiko astoa hori entzundakoan tristatu egin zen, malkoak erori zitzaizkion, eta lanera joan zen. Lanean zebilen bitartean txakurra iraintzen aritu zen.
-Azkarrago asto madarikatua!!! Jajaja!!! Hori golpea!!! Esan diat azkarrago ibiltzeko!!! Lurrera doazela bizkar gainean dituzun zakuak!!! Danba!!! Erori direla. Jajaja!!! Hori golpeak zakuak lurrera erortzeagatik. Jajaja!!! Asto baldarra haiz. Jajaja!!!
Horrelaxe ibili zen egun guztian.
Biharamunean, txakurra berriz ere ukuilura joan zen eta sorpresa ederra hartu zuen Pablo zaldiak eman zion gutuna irakurtzean tristatu eta dena egin zen.
“Txakur laguna:
Gutun hau idazten dizut zuk ez zenidalako bakean uzten eta lan mordoa egiten nuelako, baserritik alde egin dudala esateko. Nahiz eta janari asko eduki, nazkatuta nengoen.
Hau dena kontuan hartuta eduki gogoan ikaskizun hau:
“Hobe da lasai bizi, (inork ez molestatu) eta janari gutxiago edukitzea, norbaitek edo zerbaitek molestatzea eta janari asko edukitzea baino.”
Agur laguna.”
Josu Loidi Gorostidi
0,01 GB (% 0) / 15 GB erabili dituzu
©2014 Google - Baldintzak eta pribatutasuna
Kontuko azken jarduera: Duela 4 ordu.
Xehetasunak |
2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena
JOSU LOIDI: ASTOA ETA TXAKURRA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina