2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

ENARA OTERMIN: Behia eta mandoa



Udako egun bero batean,baserrian mandoa jota ke lanean ari zen, astolanetan. Mandoa zuri-zuria zen bere belarri handiekin. Eta behia berriz lasai-lasai belarra jaten ari zen bere txekor txikiarekin. Txekorra beltza zen eta txikia, eta behia txuri beltza zen eta potzolo-potzoloa zegoen. Behiak nahiko jaten zuen baina mandoak ez, mandoa goseak zegoen, jabeak ez ziolako janik ematen.
Egun batean baserritarrak lastoa mendira eramateko eskatu zion mandoari. Eta mandoak behiari galdetu zion: - barkatu behia lagunduko al didazu lastoa mendira eramaten?
Eta behiak hauxe erantzun zion : - ez mandoa ni ederki nago nire belazean, hori zure lana da. - eta mando triste joan zen mendira.
Hurrengo egunean han non datorren baserritarra animaliaren bat hiltegira eramateko. Behiak ez zuen pentsatzen bera izango zenik baina baserritarrak Prantxiskari esan zion hiltegira joan behar zuela eta mandoari galdetu zion ea lagunduko zion. Mandoak ezetz esan  zion lehen ere behiak ez ziola lastoa mendira eramaten lagundu beraz ez ziola lagunduko.
Azkenean behia hiltegira eraman zuten eta mandoa lasai-lasai egon zen bere bizi osoan. Behia ez zegoelako eta nahiko janari ematen ziolako jabeak. Baserritarrak beste mando bat ekarri zuen bestea oso zaharra omen zegoen eta.
Ikaskizuna: Beti alferra izatea ez da ona, norbaitek laguntza eskatzen badizu laguntzea ondo egongo litzake, bestela besteek ez dizute lagunduko.

1 iruzkin:

  1. Alegia gustatu zait, polita da. Behiaren deskribapena asko gustatu zait eta alegia ondo kontatuta dago.

    ErantzunEzabatu