2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

SARA MENDEZ: Lehoia eta elefantea.


LEHOIA ETA ELEFANTEA

 

Baziren behin bi animali lehoia eta elefantea oso lagunak zirenak.Oihanean bizi ziren eta txikitatik elkar ezagutzen zuten.Lehoia oso arina eta flakoa zen elefantea berriz oso potoloa.Elefanteak pottol izena zuen eta lehoiak berriz azkar.

Udazken arratsalde batean elefantea etxetik ateratzen ari zela lehoia ikusi zuen zelai batean ziztu bizian pasatzen untxi baten atzetik eta galdetu zion:

-Aizu zergatik zoaz duzu hain azkar?-galdetu zion elefanteak                          

-Nik txikitatik egiten dut korri azkar oso arina naizelako.

Elefanteak erantzun hori entzunda etxera joan zen bere amari galdetzera ea zergatik berak ez zuen korri azkar egiten eta, amak esan  zion bera oso pisutsua zela.Orduan elefanteak pentsatu zuen gutxiago jatea lehoia bezalako flakoa jartzeko.

Hilabete bat pasa zen eta elefanteak lortu zuen flakatzea

Apirileko egunbatean lehoiarekin elkartu zen oihanean eta honela esan zion:

-Nahi al duzu nirekin lasterketa egin?-galdetu zion elefanteak irribarrez.

-Bale-erantzun zion lehoiak.

Lasterketa hasi zen baina hala ere lehoia zen azkarrena.

Elefanteak ez zeukan beste remdiorik .Ezin zuen ezer egin, haserretu eta oihaneko zelai berdetsuetatik alde egin zuen eta urte bat elkar ikusi gabe egon ziren.

Urtebete pasa zen eta elefantea oihanera bueltatu zen.Asko entrenatu zuen eta berriro lehoiari galdetu zion ea lasterketa egin nahi zuen berarekin eta lehoiak baietz esan zion.Lasterketa hasi zen eta hasieran lehoia zioan lehenengo baina bukaeran elefanteak aurreratu zuen eta elefanteak lortu zuen lehoia bezain azkarra izatea.

Honek esan nahi du ez dela besteotaz inbidiarik eduki behar bakoitza berearekin moldatu behar duela.

 

EGILEA:SARA MENDEZ 1B

1 iruzkin: