2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

XIKER SEOANE: untxia eta azeria


UNTXIA ETA AZERIA


Udako egun polit batean, untxi tonto xamar bat Txindokira Joan behar zuen bere lengusuena baina, tonto xamarra zenez kontuz ibili behar zuela zekien inon ez erortzeko.

Bideari ekin  eta dena ondo zebilen, baina  orduan plisti-plasta entzun eta untxia behi kaka busti batean erori eta zikin- zikin eginda zegoen .Bost minutu ondoren  bidea bi zatitan egin zen, orduan, untxiak ondoan zegoen belazeko ardi beltz eta alai  bati galdetu zion:

-Nondik Joan behar da Untxili untxiaren etxera joateko?

-Ezkerrerantz hartu bidea.

Orduan untxiak ardiari kasu egin eta ezkerreko bidetik Joan zen.Geroxeago,berriz ere bidea zatitu zen eta txerri bati galdetu zion:

-Nongo bidetik Joan behar da Untxili untxiaren etxera joateko?

-Eskubirantz hartu eta hurrengo bide zatiduran eskuinerantz berriz ere.

Orduan untxiak kaso egin eta bidetik Joan zen eskubiko bidetik bi aldiz.Baina bazihoala txerri lokatzetan sartu zen deskuidatuta eta marroi marroi zegoen, hainbeste sator itsu baten antza zuela eta nora ezean zibilera. Ondoren azkeneko bide zatiduran azeri bat zegoen eta galdetu zion:

-Nongo bidetik Joan behar da untxiri untxiaren etxera joateko?

-Ezkerretik.

Baina orduan untxiak azeriaren aurpegia ikusi eta pentsatu zuen: Azeri onek gezurti itxura du, gehienak ala dute, baina onek askoz ere gehiago, ez diot kasu egingo.

Untxia eskuineko bidetik joan eta tiro Otsak entzun zituen eta ehiztariak ikusi ere, orduan batek hankatik eutsi zion eta esan zuen:

-Ori sator ederra harrapatu dudan, zakurrak afari ederra daukaten…

 baina azeriak ikusi eta untxiari lagundu zion.

Untxiak ezusteko handia hartu zuen eta esan zion:

-Barkatu azeri, ustenuen gezurtia zinela eta okerreko bidea esan behar zidazula gero jateko.

-Igual dio, denek azeriak gezurtitzat artzen gaituzte, baina gehienok ez gara horrela, itxurak igual dio.

Untxiak eskerrak emanez beraien lengusuen etxera gonbidatu zuen. Eta untxiaren lengusuak horrela esan zuen:

-Kaixo lengusu azer itxurak dituzun sator xelebre bat ematen duzu... Baina antxi azeriarekin zatoz eta… au bai dela azeri majoa konfiantzakoa duk, Txindokiko azeri txintxoena alegia.

Ordutik gero untxiak lezioa ikasi zuen:

Igual dio itxurak, barrukoak baizik.Itxuraz gaiztoa ematen badu ere bihotzez ona izan al da otsoak, azeriak ,putreak baita arranoak ere.

Itxuraz ez fio, bihotzaz baizik

Egilea:Xiker Seoane

 

1 iruzkin:

  1. Nire ustez, idazterakoan akats txiki batzuk egin dituzu, baina izugarri gustatu zait ideia. Akats horiek zuzenduz gero, oso polita izango litzateke alegia. Ikaskizuna asko gustatu zait.

    ErantzunEzabatu