2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

ENARA CARRERA: Astoa eta behia


ASTOA ETA BEHIA


Udaberri  eder bateko egun eguzkitsu eta bero batean bazen, bere erreka,lore eta zuhaitz handiak zituen larre bat Alegin.Han bizi ziren patxada osoan bi animali.Bi hauek asto bat eta behi bat . Astoak gris iluneko ilea zuen.Oso langilea eta  alaia bazen ere,oso motela zen. Behia berriz zuria eta beltza zen.Hau berriz,alperra,arroa eta potola  zen.Truku bat zuen etxeko jabeak ez bidaltzeko lana egitera,bere trukuarekin harro zegoen eta beste animaliei burlatu egiten zien ez edukitzeagatik hain ideia eta truku onak.Bere trukua zen gaixorik zegoela itsura egitea eta ala etxeko jabeak ez zuen lanera bidaltzen, pentsatzen behia gaixorik  zegoela.Astoa eta behia ez ziren oso lagunak zeren izaera oso desberdina zuten.

Horrela,arratsalde bero  batean  astoa oso nekaturik zegoen eta galdetu  zion behiari zer egiten zuen ez lanarik egiteko eta horrela erantzun zion behiak harroturik:

-Nik itsura egiten dut gaixorik nagoela bezala eta hala etxeko jabeak pentsatzen du gaixorik nagoela,ezetz eduki ideia edo truku hobeagorik!

Gauean ondo lo egin eta goizaldean esnatu zirenean bi animaliak etxeko jabearen zain zeunden baina ordurako astoak behiari denborarik utzi gabe gaixoarena egin zuen eta ala esan zuen etxeko jabeak:

-Gaixorik zaude eta beraz gaur behiak egingo du lana.Mugitu behia eta  altxa ipurdi astun hori,gaur zuk egin behar duzu eta lan guztia.

Hurrengo egunean,bi animaliak esnatzean eguraldi ederra egiten zuen. Hau kalera atera ziren eguzki pittin bat hartzera.Behiak astoa ikusi zuenean prest jarri zen astoa uretara botatzeko eta lotsagarri uzteko bere lagun animali guztien aurrean aurreko egunean egindakoa gatik.Eta hala astoa erreka eta behiaren tartetik pasatzean,behiak astoari bultza egin zion eta … PLASTA!!!Asto gaixoa uretara erori zen.Orduan animali guztiak parrez hasi ziren eta behiari zorionak eman zizkioten.Behia oso harro jarri zen, baina orduan astoa altxa, behiaren ondora  joan, bizkarra eman ,eta atzeko hankekin kristoren ostikoa eman zion behiari bere mutur potzolo hartan.Momentu hartatik ez zion ezertxo ere egin behiak astoari.

 

 Honek esan nahi du ez dela harroa izan behar beste pertsonek egiten dutenagatik.

 

 

3 iruzkin:

  1. Alegia asko gustatu zait, dena ondo esplikatuta dago

    ErantzunEzabatu
  2. Asko gustatu zait ipuina, oso polita da eta ikasgai ona du. Gende ugari dago hemengo behia bezala eta onek ongi erakusten du besteak zergatik errespetatu behar diren.

    ErantzunEzabatu
  3. Oso alegia polita da eta ikaskizun polita du

    ErantzunEzabatu