ASTOA ETA BEHIA
Udaberri eder
bateko egun eguzkitsu eta bero batean bazen, bere erreka,lore eta zuhaitz
handiak zituen larre bat Alegin.Han bizi ziren patxada osoan bi animali.Bi
hauek asto bat eta behi bat . Astoak gris iluneko ilea zuen.Oso langilea
eta alaia bazen ere,oso motela zen. Behia
berriz zuria eta beltza zen.Hau berriz,alperra,arroa eta potola zen.Truku bat zuen etxeko jabeak ez
bidaltzeko lana egitera,bere trukuarekin harro zegoen eta beste animaliei
burlatu egiten zien ez edukitzeagatik hain ideia eta truku onak.Bere trukua zen
gaixorik zegoela itsura egitea eta ala etxeko jabeak ez zuen lanera bidaltzen,
pentsatzen behia gaixorik zegoela.Astoa
eta behia ez ziren oso lagunak zeren izaera oso desberdina zuten.
Horrela,arratsalde bero
batean astoa oso nekaturik zegoen
eta galdetu zion behiari zer egiten zuen
ez lanarik egiteko eta horrela erantzun zion behiak harroturik:
-Nik itsura egiten dut gaixorik nagoela bezala eta hala
etxeko jabeak pentsatzen du gaixorik nagoela,ezetz eduki ideia edo truku hobeagorik!
Gauean ondo lo egin eta goizaldean esnatu zirenean bi
animaliak etxeko jabearen zain zeunden baina ordurako astoak behiari denborarik
utzi gabe gaixoarena egin zuen eta ala esan zuen etxeko jabeak:
-Gaixorik zaude eta beraz gaur behiak egingo du
lana.Mugitu behia eta altxa ipurdi astun
hori,gaur zuk egin behar duzu eta lan guztia.
Hurrengo egunean,bi animaliak esnatzean eguraldi ederra
egiten zuen. Hau kalera atera ziren eguzki pittin bat hartzera.Behiak astoa
ikusi zuenean prest jarri zen astoa uretara botatzeko eta lotsagarri uzteko
bere lagun animali guztien aurrean aurreko egunean egindakoa gatik.Eta hala
astoa erreka eta behiaren tartetik pasatzean,behiak astoari bultza egin zion
eta … PLASTA!!!Asto gaixoa uretara erori zen.Orduan animali guztiak parrez hasi
ziren eta behiari zorionak eman zizkioten.Behia oso harro jarri zen, baina
orduan astoa altxa, behiaren ondora
joan, bizkarra eman ,eta atzeko hankekin kristoren ostikoa eman zion
behiari bere mutur potzolo hartan.Momentu hartatik ez zion ezertxo ere egin
behiak astoari.
Honek
esan nahi du ez dela harroa izan behar beste pertsonek egiten dutenagatik.
Alegia asko gustatu zait, dena ondo esplikatuta dago
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait ipuina, oso polita da eta ikasgai ona du. Gende ugari dago hemengo behia bezala eta onek ongi erakusten du besteak zergatik errespetatu behar diren.
ErantzunEzabatuOso alegia polita da eta ikaskizun polita du
ErantzunEzabatu