2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

ANE CAMARERO: Igela eta elbia


         IGELA    ETA     ELBIA

Goiz batean , baso bateko putzu bakarti batean igel berde-berde , lasai, potzolo eta zintzo bat patxaran zegoen inguruari begira.Bapatean elbi txki, beltz eta nekagarri bat  etortzen zaio eta esaten zion:

-Kaixo igel, zertan ari zara? Zergatik ez gara jolastera joaten?

-Ez elbi.Utzi iezaidazu bakean! Ni, paisaiaz gozatzen ari naiz eta zu beti etortzen zara neri molestatzera edo zirikatzera.Momentu honetan, ez dizut kasurik egingo!

Paisaia, zoragarria zegoen goiz hartan: txoriak kantari, zuhaitzak ostoz beteta zelaiak berde-berde eta beste animaliak pozik belarra jaten.

Elbiari ez zitzaion ezertxore axola , eta segituan, erantzun zion:

-Puffff! Hori bai aspergarria paisaia begiratzea! Ea non dago txistea e? Ja ja ja ja ja ja…

-Ospa nere putzutik elbi! Niri zirikatzera etortzen bazara hobe duzu hemendik azkar joatea!!!-esan zion igelak oso hasarre-.

-Ja ja ja ja … Ze txiste ona! Orain nire txanda da. Bazen behin…- esan zuen barrezka elbiak, eta joan egin zen-.

Hurrengo egunean, igela lanpetuta zebilen bere putzua garbitzen bere anai-arrebak zetozelako.Bainan elbi nazkantea berriro ere igelaren putzura joan zen beste txiste berri bat kontatzera eta esan zion:

-Kaixo adiskide!! Badakizu zer? Txiste berri bat kontatu dit nere aitak eta zuri kontatzera nator… Prest al zaude? Hastera noa!

-Elbi, utzi iezaidazu pakean ia nazkatu didazu eta gaur nere anai-arrebak datoz bisitan eta sorpresa bat eman nahi diet janari goxo batekin.-esan zion igelak erdi haserre-.

-Nahi baduzu lagunduko dizut eta bitartean txistea kontatuko dizut.-erantzun zion elbiak-.

Segituan, igelari burutazio bikain bat etorri zitzaion burura. eta bere mihi luzea atera zuen eta elbia ahoan sartu zuen eta mauska-mauska irentsi egin zuen. Elbi gehiago biltzen saiatu zen bere anai-arrebak jateko.Azkenean, hamar elbi lortu zituenean bere anai-arrebak etorri ziren eta denak elbiak jan zituzten .

Alegi honek erakusten digu: kasurik ez egiteak ondorioak dauzkala.

 

2 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait zeren pertsonaiak interesgarriak dira.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso ipuin polita, sentidu handia du eta interesgarria da. Pertsonaiak ere, nire ustez, testu honetarako, ongi aukeraturik daude.

    ErantzunEzabatu