2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

ANE ESNAOLA: Katua eta xagua

KATUA ETA XAGUA
    Bazen behin baserri handi eta eder bat. Bertan, baserritar bat bizi zen eta egunero bere animaliei janaria ematen zien. Animalia horien artean, sagua eta katua bizi ziren. Bi hauek ez ziren besteak bezala konpontzen, oso ondo konpontzen ziren. Saguak bere zuloa ganbaran zeukan. Baserritarrak katuari ganbarako iskintxo batean uzten zion janaria egunero. Sagua beti ateratzen zen bere zulotik eta katuak beti ikusten zuen. Egun batean katuak ez zion saguari bere zulotik ateratzen ikusi eta katua urduri jarri zen. Bere zulora inguratu zen eta sagua iskin batean etzanda ikusi zuen. Katuak horrela esan zion saguari:

  - Zer duzu sagutxo?
Saguak orduan triste triste horrela erantzun zion:
  - Gaixorik nago, oso triste eta nekatuta.
  - Nahi al duzu egunero zeuri bisitan etortzea eta janari pixka bat ekartzea? - esan zion katuak -.
Orduan saguari aurpegia alaitu egin zitzaion eta burua gora eta behera mugituz horrela esan zion:
 
  - Bai, bai!
 
Horrela katua egunero joaten zitzaion bisitan eta janaria ematen zion. Hiru egun luze pasa ziren , eta sagua ia sendatuta zegoen. Katua ere pozik zegoen sagua sendatuta zegoelako, baina hainbeste janari eman zion saguari  bera janari gabe geratu zela. Katuak egun batzuk janaririk gabe pasa zituen eta benetan gose zenez,  egunak argitu zuenean, isil-isilik sukaldera abiatu zen. Pitxer bat esnez beteta ikusi zuen eta hartzen saiatu zen, baina konturatu gabe lurrera bota zuen. Orduan baserritarra etorri zen eta eskoba hartuz  katuaren atzetik korrika hasi zen. Sagua sendatuta zegoenez bere zulotik atera zen baina baserritarra katuaren atzetik ikusi zuenean, berriro bere zulora bueltatu eta ez zion katuari lagundu.
 
 
 
Alegia honen ikaskizuna da: zuri lagunek arazoak dituzunean laguntzen badizute zuk ere beraiek lagundu behar dituzula.

2 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait alegia hau. Oso ondo kontatuta dago eta ikaskizuna ere argi esplikatuta dago.

    ErantzunEzabatu
  2. Alegi hau, asko gustatu zait,polita eta interesgarria delako. Ikaskizuna ere, ongi arrazoiturik ikusten dut.

    ErantzunEzabatu