2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

IZARO URKIRI: Astoa eta behia


ASTOA ETA BEHIA

 

Bazen behin, Bedaion baserri eta ukuilu txukun eta argitsu bat. Periko astoa eta Fernanda behia bizi ziren bertan. Fernanda, beti dotore  ibiltzen zen lazoak ipintzen eta musikaz gozatzen, gainera, egun guztia ukuilu barruan pasatzen zuen. Periko ordea, beti lanean ibiltzen zen eta txerri bat bezala bukatzen zuen zikin zikina egin da.

Neguko goiz eta elurtu batean, Periko ezinean zebilen lanean eta Fernandari laguntza eskatu zion.

-Fernanda!!  Lagunduko al zenidake fardo hauek eramaten?

-Ez, ederki nagok patxadan ukuilu barruan epel epelean, dotore. Horra atera ez gero zikin zikina bukatuko nikek.

-Ados, eskerrik asko ez laguntzeagatik, eskatu ezadan laguntzeko hurrengo batean eta ederki nagoela esango dinat.

-Nik zertarako eskatu behar diat hiri laguntza?

- Ez zekinat Fernanda, zertarako eskatu behar dinakean laguntza. Izan litekek, beste baserri batera eraman behar hauela. Ikusiko diagu.

Goiza horrela pasa ondoren, Perikok etxeko nagusiari entzun zion Fernanda hiltegira eraman behar zutela arratsaldean.

-Fernanda!!! Gure nagusiari entzun zioat gaur hiltegira eraman behar hauela.

-Ez!! Ez diat joan nahi, lagundu iezadak mesedez.

-Nik zertarako lagundu behar dinat? Hik ez badidan laguntzen, nik hiri ere ez dinat lagundu beharrik, odolkiak ordainetan izaten ditun.

- Nik hurrengoan lagunduko diat. Hik orain lagundu iezadak mesedez.

Alperrik aritu zitzaion mesedez eskatzen, ez baitzion kasu zipitzik ere egin. Azkenik, hiltegira eraman zuten eta bertan zela, lana egin ez izanaz eta Perikori lagundu ez izanaz  damutu zen Fernanda behi panpoxa.

 


Norbaiti laguntzen ez badiozu berak hurrengoan ez dizu lagunduko.

 

2 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait zeren interesgarria da.

    ErantzunEzabatu
  2. Asko gustatu zait bai alegia eta bai ikaskizuna. Gende askori gertatzen zaio hau, eta hemen ederki erakusten du zergatik izan behar den eskuzabala denekin.

    ErantzunEzabatu