2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

JANIRE FLORES: Txoria eta sugea

  TXORIA ETA SUGEA
 
Udako goiz batean, basoko zuhaitz baten adarrean txori polit eta alai bat bizi zen. Beti kantari zegoen. Beheran suge luze eta haundi bat bizi zen.
Zuhaitza oso handia zen,enborra luzea eta potzoloa zuena.Han bizi ziren biak.Txoriak goizero kantari esnatzen zen,eta sugeari ez zitzaion batere
gustatzen,sugeak gauetan egiten zuelako lan eta eguarditan lo egiten zuelako. Beraz txoria kantari hasten zenean sugea esnatzen zen eta gero izugarrizko
logurearekin ibiltzen zen.

Sugeak erabaki zuen txoriarekin hitz egitea, eta esan zion:
-Kaixo lagun, ez bazaizu axola, mesedez ez ibili kantari eguarditan.
-Zergatik?-esan zuen txoriak, pixkat harrituta.
-Nik, lana egiten dut gauetan, eta goizetan lo egitea nahi dut, eta zu jartzen bazara kantari,ezingo det lorik egin-, esan zion sugeak pixkat harrotuta.

-Brometan ariko zara ezta?- esan zuen txoriak
-Ez zaizkit bromak batere gustatzen, ez det ezta broma bat egin ere nere bizitza osoan-, erantzun zion sugeak, eta joan egin zen.
Hurrengo egunean,txoria goizago hasi zen kantari, eta sugea izugarrizko logurea zeukan,esnatu egin zen. Sugeak izugarrizko amorruakin txoriarengana
joan zen,eta esan zion oso haserre:
-Brometan hartu al duzu hala?-, esan zion sugeak.
-Neri asko gustatzen zait kantatzea eta zuk ez didazu kenduko plazer hori!- esan zuen txoriak.
Orduan sugea hain haserre eta amorratuta zegoen,kea eteatzen zitzaiola sudurretik. Eta esan zion:
-Bihar entzuten badizut kantari,jan egingo zaitut,eta ez naiz ari brometan
-Bale bale ez jarri horrela motel!- esan zion txoriak parrez.
Sugea joan zen oso haserretuta eta izugarrizko logurearekin. Lanean, lo gelditzen zen gehienetan, eta bere lagunak esnatu egin behar izan zuten,
bere buruzagiak ez jakiteko,bestela lanik gabe geldituko baitzen.
Hurrengo egunean beranduago hasi zen kantari baina sugea sutan zegoen eta berarengana joan zen. Iritsi zenean ikusi zuen txoria ez zegoela. Orduan,
pentsatzen hasi zen, betirako joan egingo zela naina hiru ordutan berriro itzuli egin zen. Sugea dudarik gabe berarengana joan zen,ziztu bizian eta esan
zion:
-Txantxetan ari zara?- esan zuen sugeak.
-Ez, eta utziezadazu paken behingoz!- erantzun zion txoriak.
-Gaur zu kantari hasi zera?- galdetu zion sugeak.
-Ni hemen ez naiz egon,basoan zehar egon naiz beste zuhaitzak ikusten han bizitzeko-, esan zuen txoriak.
-Beste leku batera joango zara bizitzea?-Galdetu zion sugeak.
-Bai horrela ez didazu gehio ikusiko eta horrela hobeto egingo duzu lo,aio- esan eta ziztu bizian joan zen.
Aurrerantzean sugea gaizki sentitu zen,txoriagatik. Horregatik barkamena eskatuz joan zen txoriarengana, eta esan zion:
-Barkatu lagun, pasa egin naiz zurekin eta horregatik etorri naiz barkamena eskatzea.- esan zion sugeak.
-Barkatzen dizut. Nahi baduzu lana ez duzunean zu etorri bisitatzera eta hurrengoan ni joago naiz, baina abisatu.-esan zion txoriak.
-Bale ados nago, beno joan behar dut aioo- esan zuen sugeak.
-Bale ba,aioo- erantzun zion txoriak.
Hortik aurrera lagun minak egin ziren eta oso alai,zoriontsu eta pozik bizi ziren.Sugea ez zn joaten lana ere logureaz, eta txoria kantari zebilen denbora
guztian, inor molestatu gabe.
 
Pertsonak diren bezala errespetatu behar dira, gero ere errespetatua izan zaitezen.
 
  
                                                                                                              Janire Flores


2 iruzkin:

  1. Alegia polita da eta ikaskizuna ondo esplikatuta dago

    ErantzunEzabatu
  2. Niri alegia hau asko gustatu zait,pertsonaiak gustuko ditudalako.Ikaskizuna ere asko gustatu zait horrelako gauzak ere gertatzen direlako.Orokorrean oso ondo dago nire ustez.

    ErantzunEzabatu