2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

MANAL AZERGUI: Ahuntza eta txitxarra


AHUNTZA ETA TXITXARRA

Udako egun epel batean, Sofia izeneko ahuntz usaintsu eta jale amorratua oso ondo bizi zen basoan zuhaitz batera loturik zegoen. Bernard izeneko txitxar harroputz eta txiki bat joan zen ahuntzarengana eta barrezka hasi zitzaion, Bernard txitxar harroputza zen inorri laguntzen ez ziolako eta berak nahi izaten zuelako berari laguntzea.

Txitxarra barrez ari zen bitartean ahuntzak horrela esan zion:

-Zergatik ari zara barrez?

Txitxarrak ez zion erantzun eta barrez jarraitu zuen.

 Ahuntzak txitxarra erotuta zegoela pentsatzen zuen, baina hala ere honela galdetu zion:

-Lagunduko al didazu  soka hau askatzen?

-Eta nik zergatik lagundu behar dizut? Ez daukat gogorik inor laguntzeko orain – erantzun zion txitxarrak ahuntzari.

Txitxarra bitartean ahuntzari zergatik lagundu behar zion pentsatu ondorenen honela esan zion:

-Ni banoa hemendik! Aspertzen ari naiz eta! Agur.

Txitxarra joan egin zen, bazkaldu eta ordu batzuk geroago txitxarra ahuntzarengana joan zen janari eske, berak zeukan janari guztia bazkal orduan jan zuelako eta janaririk ez bazeukan hurrengo egunetarako hil egingo baitzen, baino Bernardek ez zuen Sofia aurkitu eta bere bila hasi zen.

Ordu batzuk pasa ziren eta Bernardek Sofia aurkitu zuen eta honela esan zion:

-Janari pixka bat emango didazu mesedez, nik nire janaria bazkarian jan dut eta ez daukat gehiago.

 

Ahuntzak asko pentsatu ondoren horrela esan zion:

-Ez dizut janaririk emango, zuk niri ez didazu lagundu orduan nik ere ez dizut lagunduko zuri. Hor konpon!! Zure errua da zure jan guztia bazkal orduan jatea.
 

Inorri ez badiozu laguntzen, inork ez dizu lagunduko zuri


 

                                                                                      Egilea: Manal Azergui 

                                                                                                              1.B

 

3 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait alegia hau. Oso ondo azalduta dago.

    ErantzunEzabatu
  2. Niri asko gustatu zait zure alegia oso interesgarria eta polita iruditu zaidalako.Alegia honetako ikaskizuna interesgarria delako,eta alegia ere oso ondo dago idatzita.

    ErantzunEzabatu
  3. Zure alegia oso interesantea da,asko gustatu zait

    ErantzunEzabatu